02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Partaideek balorazino ona emon deutse ‘Goazen!’ ekitaldiari
12.10.2023

Partaideek balorazino ona emon deutse ‘Goazen!’ ekitaldiari

Kurtso hasierako ekitaldian parte hartzeko izena emon ebenek oso ondo baloratu dabe, Eleizbarrutiak antolatuta, joan dan irailaren 30ean Markinan ospatu zan jardunaldia. Bostehun lagun inguru bertan zirala, lehenengo aldiz ospatu zan kurtso hasierako ekitaldia Bilbotik kanpo, eta guztiz positibotzat jo dira bai lekua, bai giroa eta bai antolaket be. Hobetu beharrekoetan, akustika eta jentearen esku-hartze eta parte-hartzea legokez  Eguneko bideoak, argazkiak eta lagungarriak hemen eskuratu daitekez.

Kurtso hasierako ekitaldian parte hartu ebenek hasierako ekitaldian parte hartu ebenek 8,03ko batez besteko nota emon deutse jardunaldiari. Partaidetzarik 10 puntutatik 9 emon jakoz eta lekuari be nota altua jarri deutse. Antolaketa, ordutegia, ibilbideak, autobusak, ekarpena, edukia, irudia eta soinua be baloratu dira. Arl0 guztietan, batez besteko nota 7tik gorakoa izan da.

Gotzain Kontseilu zabalaren asteroko saioan, ebaluazinoa egin ondoren heldu diran erantzunak aztertu dabez eta datozan ekitaldiei begira, hobetu beharreko gauzak dagozala ikusi dabe. Esate baterako akustika, ordutegien inguruko informazinoa, ekitaldiaren iraupena edo bertaratutakoen parte hartzea.

‘Goazen!’ lagungarriak

Jardunaldian, bideo-laburpena aurkeztu zan. Aurretik, Egitasmorako Batzorde teknikoak galdera egin eutsen 11 laguni, alkarte abegitsu eta barneratzaileak zelakoa izan behar dauan erantzun eien. Pertsona horreen gogoeten laburpena jasoten da bideo horretan. Alkarren Barri aldizkariaren urriko alean, pertsona horreetako baten, Bibiane Ngoyiren,lekukotasuna irakurri daiteke.Afrikar alkarteko kide honen ustez, funtsezkoa da “indarrak batzea Eleiza barneratzaile eta itxaropentsua eraikitzeko”.

Web honetan,, askotariko lagungarriak eskuratu daitekez, besteak beste:gotzainaren berbak, egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren aurkezpena edo kurtso hasierako ekitaldiko argazkiak.

Ekitaldiaren bideoa:

https://youtu.be/AcLOgKklhlY
Una imagen de la jornada de inicio de curso