02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko 550 lagun erromes doa Lourdesera
13.10.2023

Eleizbarrutiko 550 lagun erromes doa Lourdesera

Gaurtik domekara arte -urriak 15- ospatuko da Eleizbarrutiko ohiko erromesaldia Lourdesera. Aurton, partaideen kopurua pandemia aurreko kopuruetra hurreratzen da. Izan be, Bizkaiko leku askotako559 lagun atarako da bihar Lourdesera, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina be taldean doa, Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko kontsiliarioagaz eta hainbat abade eta abadegaigaz batera.

Hiru egunez, gaixoez, erromesez eta hospitalarioez osatutako taldeak otoitz egiteko eta bizikidetza lantzeko aukera izango dau. Hasieran, heziketa eskainiko jake hospitalario barriei.

Gaur, aurkezpenaren ostean, Eukaristia ospatuko dabe Santa Bernardette eleizan eta, gauez, zuzien prozesinoan parte hartuko dabe.Bihar -zapatua-, besteak beste, honeetan parte hartzeko aukera izango da: meza haitzuloan, eukaristia-prozesinoa eta gaixoen bedeinkapena San Pio X basilikan.

1958tik hasita

Bilboko gotzain guztiek parte hartu izan dabe Eleizbarrutitik Lourdesera egin izan diran erromesaldietan. 1958an hasi ziran erregulartasunez egiten, hain zuzen be, Santa Bernardettek bizi izandako agerpenen mendeurrenean. 1983tik aurrera -datorren urtean 40 urte beteko dira-, Lourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitatea fededunen alkartea arduratzen da antolaketaz.