19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoei buruzko erakusketa Eleiz Museoan
16.02.2023

Gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoei buruzko erakusketa Eleiz Museoan

Erakusketa hau batera inauguratu da Bilboko Eleiz Museoan eta metroaren Moyua eta Indautxu geltokietan. Makina bat sari jaso dauan Simone Padovani argazkilari italiarrak 100 biktimari ataratako argazkiez osatuta dago. Erakusketa prestatu dauan Justice Initiative erakundeko presidenteak esker ona adierazo detuso Bilboko Eleizbarrutiari ea metroari erakusketa egitera prestatzeagaitik. Bere esanetan, "garrantzitsua da Europa osoan biktimei laguntzeko, egia, laguntasuna eta erreparazinoa ziurtatzeko eta, batez be, gehiegikeria barriak saihesteko sarea sortzea". Kerman Lopez bikario nagusiak be honako herri edo eleiz ekimenak babestearen garrantzia nabarmendu dau, "era bateko edo besteko gehiegikerien biktimak lehenesteko eta biktima horrei behar dan laguntza eskaintzeko euren egoera agertzera emon eta euren ahotsa entzun ahal izateko". 

Gaurtik aurrera, gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoen argazkien erakusketa ikusi daiteke Eleiz Museoan. Europako Batzordearen babesa dauan erakusketa hau Guido Fluri haurren babesaren aldeko mobimentuaren sustatzailea buru dauan ‘Justice Initiative’ erakundearen eskutik egiten da. 2019an, Frantzisko aita santuak audientzia pribatua emon eutsan Fluriri Eliza katolikoak Suitzan egindako gehiegikerien inguruan berba egiteko. 2020an, Flurik  gehiegikeriei aurre egiteko europar ekimena iragarri eban. 

Flurik berak aurkeztu dau erakusketa non Europa osoan, askotariko eremuetan, gehiegikeriak jasan eta biktima bihurtu ziran 100 adin txikikoren argazki jasoten dan.

Bikario Nagusiak, ardurak hartzea ezinbesteko dala dino

Kerman Lopez bikario nagusiak jardun dau “hasieratik ekimen hau babestu dauan” gotzainaren izenean, izan be, “ezinbesteko dogu Bizkaitik umeentzako seguruagoa dan Europaren alde jardutea”. 

“Gure Eleizan” be gehiegikeriak gertatu izan dirala autortu ondoren, egoeta kontuan hartu dau. Bere ikuspuntutik, “hedatuta dagoan arazoa bada be, orain ordezkatzen dogunok ez gaitu erantzukizunetatik salbuesten”.

Adin Txikikoen aurkako Gehiegikerietarako Batzordea

Bikario nagusiak 2019an martxan jarri zan Adin txikikoen babeserako eta gehiegikerien prebentzinorak Batzordearen helburuen garrantzia nabarmendu dau: “erreparazinoa, gertatutakoa ikusita eta, etorkizunari begira, ez errepikatzea”. Honen haritik, garrantzitsutzat jo dau “kontzientziatzea eta gure taldeetan, gure ikastetxeetan eta gure parrokietan leku seguruak eratzea”. Horretarako, heziketa jarri da martxan, eleiz inguruetan sexu gehiegikeriak prebenitzeari begira.

Kerman Lopezek amaitu baino lehen esan dauanez, ezinbestekoa da “sentiberatasuna biztea” eta horregaitik Bilboko Eleizbarrutizk “zalantza barik” babesten ditu honako ekimenak. 

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1626197245971386374?s=20&t=4I9jPTtAnj3_uPjbmA4f3g
Algunos miembros de la comisión de abusos de la Diócesis han asistido a la inauguración