Barikuz, azaroak 24, ospatuko da Fair Saturday jardueraren hasierako ekitaldia BECen. Hiru mila astistak baino gehiagok jardungo dabe, musikaren historiako pieza esanguratsuak interpretatuz ikus-entzunezko emonaldi ikusgarrian. Gehiago jakiteko: hemen
Azaroaren 25ean, zapatuz, hainbat emonaldi izango da Bizkaiko beste hainbat lekutan:
Biotz Alai eta Ondarreta koralen kontzertua Romoko San Jose parrokian, 20:00etan (DalecandELA alkarteari laguntzeko).
Telemann hirukoteak (Susana Zabaco, sopranoa; Emilio Castelo Branco ,tronpeta eta Patxi Garcia Garmilla, organoa) musika barrokoa interpretatuko dau Busturiako parrokian, 20:00eta (Caritas Gernikaldeari laguntzeko).
Salleko dantza taldearen, Castilla eta Leon etxeko San Fernando abesbatzaren, Amatza koralaren eta Sestaoko orfeoiaren kontzertua Sestaoko Andra Mari parrokian, 20:00etan (Bizkaia-Argia ostomizatuen alkarteari laguntzeko).
Ongintzazko kontzertua Portugaleteko Loiolako San Inazio parrokian, 20:30etan (“Creando Futuros” alkarteari laguntzeko).
#Damosluz 2023 kontzertua, Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama eleizan, 13:00ean (ADEL Bizkaia alkarteari laguntzeko).
Egitaraua osorik: Hemen