19-12-2025 Viernes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Falta dana ipini”, dinosku Bilboko gotzainak Gabonetako zorion-mezuan
19.12.2025

“Falta dana ipini”, dinosku Bilboko gotzainak Gabonetako zorion-mezuan

Gabonetako zorion-agurrean, Biboko gotzaina keinu bakun eta esanguratsuaz baliatu da: jaiotza falta dan piezaz, Ume Jesus bera jarriz, osotu.Bideo-mezuan, gotzainak Umearen irudia jarri dau aska hutsean; koloretako erropez jantzita dago, kultur aniztasuna eta abegia irudikatuz. "Ez dagigun erakusleihoen atzean bilatu", dinosku gotzainak, izan be, "beste munduko argiaz dator hau sutzeko".

Gabonak zoriontzeko bideoan, On Joseba Segura gotzainak dei egiten dau “Gabonetan falta dana ipini” dagigun. Jesusi buruz dihardu, hain zuzen be, aniztasuna gogorarazoten deuskuen koloretako jantziakaz agertzen dan Jesus Umea. 

Keinu honegaz, zera adierazo gura dau: Gabonetako mezua mundu osorako dala eta kultura, arraza eta herri guztietara hedatzen dala.

Gotzainak bere mezuan dinoanez,, “maitasunak etsia hartzen ez daualako jaio da Jainkoa” . Jesusen etorrerak barritasuna eta gizadiaren aldeko konpromisoa betetzea dakarrela azaltzen dau. 

Sinbolismoz betetako keinua

Azkenean, kolorez jantzitako Ume Jesus askan dala, dei egiten dau jaiotza osotu eta Gabonen benetako senaren inguruan gogoeta egin dagigun: lekua egin, abegi egin eta bizitza bere aniztasunean ospatu.

Baina bideoan jasotako dei honegaz batera, gotzainak eskuz idatzitako postala irakurri daiteke  Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alean. 


Postal de Navidad del obispo 2025

Hemen argitaratuta: Gotzaina, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Gabonak, Obispo