07.10.2026

“Familiaren erlojua” martxan jarriko da

"Familiaren erlojua" familia bakotxaren egitasmoa ,edozein une eta inguruabarretan (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabakaz edo seme-alaba barik...), bultzatzeko bitartekoa da. "Familiaren erlojua" jardunbidea era bitara egin daiteke: 5 saio 5 domeka-goizetan, 10:00etatik 14:00etara, edo asteburua, egun oso bitan, zapatuz eta domekaz. 

Bilboko Loiola Zentroak, Kristau Bizitzarako Komunitateak (CVX) Arrupe Alkarteak eta Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako helduak eta familia salila) antolatzen dabe “Familiaren erlojua” jarduera. 

Familia “orduan jartzeko” sasoia

Tailerra ikuspuntu praktikotik egiten da eta gogoeta pertsonalerako, bikotean hitz egiteko, talde handian batera jartzeko eta, parean, seme eta alabakaz lan egiteko aukera eskeintzen da.

Ekitaldi barriaren aurkezpena:

  • Urriaren 15ean, 18:30etan jesuiten Indautxuko ikastetxean (zubia eraikina)

  • Doctor Areilza, 32, Bilbao
  • Haurtzaindegia egongo da

Izena emoteko eta argibideetarako telefono edo emaila:

Animatu eta parte hartu!