08.10.2026

San Luis Beltranen 500. urteurrena, Bilbon

San Luis Beltranen jaiotzaren 500. urteurrena dala-eta, berau zaindari dauan Bilboko parrokian jardunaldi berezi bi ospatuko dira asteburuan (urriak 10 eta 11),santuaren eta bere misino-ondarearen garrantzia nabarmentzeko: "aukera ona bere bizitza, bokazinoa eta Barri Onaren iragarpenaren aldeko jardutea gogoratzeko".

San Luis Beltranen omenezko ekitaldiei hasiera emoteko zapatuz, urriak 10, santuaren bizitzari eta misinoari buruzko berbaldia ospatuko da, 18:45etan, Torre Urizar Pastoral Barrutiko eleizan. Ostean, 20:00etan, Zuhatzuko abesbatzak eta Gure Nahia koruak kontzertua eskeiniko dabe. 

San Luis Beltran

Urriaren 11an, domekaz, Meza Nagusia 11:00etan, lunxha eta tailerrak umeentzat.


www.bizkeliza.org

San Luis Beltran parrokia

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Parrokiak