Belaunaldi guztietako familiek parte hartu daikie. Bizipen-tailerraren bidez jardungo da askotariko teknikez baliatuz (erlaxazinoak, arnasketak, irudikatzeak, kontzientzia emozionala, zentzumenen aktibazinoa…), “kalitatezko denpora eskeintzeko eguneroko erritmoa gelditzeko, txikiek zein nagusiek familia izatearen sakoneko senaz jabetu daitezan”.
Tailer hau 4 saiotan egingod a, 2026ko lehenengo seihilekoan. Lau gai/zutabe dira familia dinamikan, baina saio bakotxa bakarra da eta bere helburua dau eta ez da nahitaezko besteetara joatea saio bakotxaz gozatzeko eta saio bakotxetik probetxua atarateko.
Gaiak eta hari eroalea:
- Argi-haziak: barnekotasuna esnatu familian. Urtarrilak 25
- Sustraiak bota: Guztien lotura eta balioak indartu. Martxoak 1
- Eusten gaituan zurtoinaren zaintza. Apirilak 19
- Maitasunezko frutuak: espiritualtasuna etxean bizi eta ospatu. Maiatzak 17
Bideratzaileak: CVX-Arrupe Alkartea eta Lagungo Fundazinoa
Eguna: lehenengo saioa, 2026ko urtarrilaren 25ean, domekaz.
Ordua: 17:00-19:00
Lekua: Arrupe Etxeko areto nagusia (Aita Lojendio, 2. Bilbao)
OHARRA: Behar izan ezkero, 5 urtetik beherako umeen zaintza-zerbitzua eskeiniko da.
Animatu ezkero, izena emon, hemen: GELDIALDIA FAMILIAN, familia guztientzat- nagusi eta txikientzat: Orria bete.






