Filo Hirota Sinodoaren prestaketarako batzordeko kide eta Berrizeko Mesedetako Misiolaria izan da urrian, Gotzainen Sinodoaren Batzar Nagusian, landu zan Instrumentum laboris dalakoaren idazketaz arduratu zan taldeko emakume bakarra.
“Alkarren Barri / Comunicación” aldizkariari joan dan ekainean eskaini eutsan alkarrizketan japoniar monjak adierazo ebanez, Sinodo hau gertaera gogoangarria da Eleizaren historiarako, “XXI. gizaldian Eleizaren sen eta jarduera Vatikano II.eneko Jainkoaren Herri lez bizitzea dalako”: hemen