01-06-2025 Domingo, VII semana - Pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Frantzisko aita santuaren mezua komunikazinoaren arloko profesionalei
31.05.2025

Frantzisko aita santuaren mezua komunikazinoaren arloko profesionalei

Bihar -ekainak 1, domeka-, Jaunaren Igokundearen Egunez, Gizarte Komunikazinoen Munduko 59. Eguna ospatuko da. "Batera jarri, otzantasunez, zuen bihotzeko itxaropena" goiburuaren haritik ospatuko da eta izenburu bera dau Frantzisko Aita Santuak egun honetarako idatzi eta Erroman, urtarrilaren 24an, Saleseko San Frantzisko komunikatzaileen zaindariaren egunez, kazetarien Jubileuan aurkeztu eban mezuak. Komunikabideetarako eleizbarrutiko saileko ordezkaritzak ekitaldi horretan parte hartu eban.

Urtarrilean, komunikabideetarako saileko ordezkaritzak elizbarrutietako komunikatzaileen Jubileuan parte hartu eban. Aukera bikaina izan zan estatuko beste hainbat eleizbarrutitako komunikazinoaren arloko profesionalen artean esperientziak batera jarteko eta loturak estutzeko. Gainera, bertaratutakoek Vatikanoko prentsa-bulegoa ezagutu eben. 

Frantzisko aita santu zanagaz alkartzeko aukera be izan zan. Diskurtso ofiziala alde batera itzita, benetako komunikazinoaren sena azaldu eutsen naturaltasun osoz partaideei: “Ez da norbere baitatik urtetea bakarrik, besteagaz alkartzea baino. Zuen lana, eraikitzailea da”.

Alkarren Barri aldizkariaren otsaileko alean jaso genduzan jardunaldi horreen ingurukoak.

BIhar, ekainak 1, Gizarte Komunikazinoen Egunez, gogora ekarriko dan Frantzisko aita santuaren mezuak agertzen deuskunez, “itxaropena beti da alkarte egitasmoa”.

Frantzisko Aita Santuaren mezua, Frantzisko aita santuaren berbaldia Komunikazinorako Batzordeetako gotzain presidenteei eta Komunikazinorako bulegoetako Zuzendari Nazionalei. 

Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa

Iaz, Gizarte Komunikazinoen Munduko Egunaren inguruan, dekalogo hau aurkeztu zan. Berau, aurretik Bilboko eleizbarrutiak Euskal Kazetarien Elkartea-Asociación Vasca de Periodistas, Colegio Vasco de Periodistas dalakoagaz batera hasitako gogoetaren emaitza izan zan.

Interesgarritzat jota, artifizialean aditua dan Vatikanoko Andrea Ciucciren berbaldia barriro jasoko dogu.