22-12-2025 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gabon-aldiko hainbat eleizkizunen zuzeneko emonaldia
22.12.2025

Gabon-aldiko hainbat eleizkizunen zuzeneko emonaldia

Gabonetako eleizkizunetan ahalik eta jente gehien parte hartu dagian, On Joseba Segura buru dala ospatuko dan zenbait eleizkizun zuzenean emongo dira web honen bidez:

Honako honegaz batera, zuzenean eskainiko diran eleizkizunen barri emongo deutsuegu. Hona hemen zuzeneko emonaldiok: Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza (abenduak 25, 12:00etan, katedraletik); urte barriko Meza (urtarrilak 1, 12:00etan, Begoñako basilikatik) eta Agerkundeko Meza (urtarrilak 6, 12:00etan, katedraletik).

Gainera, datorren domekaz, abenduak 28, Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Jubileu Urtearen amaierako Eukaristia be zuzenean emongo da.