“Bada lekurik nire ostatuan?” itaunaren harira egingo dan ekitaldian, isiltasun eta otoitzerako eremua eskeiniko da beste behin be, “alkarte anitz lez etorri datorren Jaunari, gure mundura samurtasun eta barritasunez beteta datorren Emmanuel-Jainkoa gugazi abegi egiteko prestaketa lez. Alkarte ekitaldia izango da otoitz egiteko eta sentipenak batera jartzeko, gure aniztasun eta askotariko errealitateak aberastasun- eta kontsolamendu-iturri bihurtuz”.
Alkartean, itxarotea sendo eta alaiagoa da, “horregaitik, zeu etortzeaz batera, ekarri egizuz familia eta alkarte eremuaz gozatzeko gogoa izan leikienak”.
Otoitzaldiaren ostean, kopau bat hartuko dogu alkarregaz: “Ekarri eizu zeozer danok kopau bat hart u dagigun”. Emon izena WhatsApp bidez: Marije: 606 98 62 03. Edith: 688 73 47 60.







