Urkiolara egindako deialdi hau inguruko herrietako eleiztarrentzat be zabaltzen da.
Pastoral kurtsoaren hasieratik, Juanjo Elezkano eta Mikel Azpeitiak euren gain hartu dabe Urkiolako santutegiaren eta abade-etxearem ardura. Juanjo eta Mikelek azken 12 urteetan abade-etxeko arduradun izan diran Felix Moreno eta Conchi Marcosen lekua hartu dabe.

75. urteurreneko erakusketa
Urkiolako santutegian egon dira ikusgai Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko erakusketaren panelak. Aste honetatik aurrera, Elorrioko basilikan izango dira.








