23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Gabon-jaia” Durangon
23.12.2024

“Gabon-jaia” Durangon

Tabira Pastoral Barrutiko taldeek "Gabon-jaia" osptzen dabe urtero oporren aurretik. Asteburuan izan da jai hori Durangoko Andra Mari basilikan, tenpluan eta arkupean. Azoka egin dabe, jokoak egon dira umeentzat, "Inurri" eskaut taldeak antolatuta eta ospakizuna, bertatik "Belengo Bakearen Argia" eroan dabelarik Tabira PBko parrokia eta talde guztietara. 

Durango

Aurton, gainera, gertaera berezi bi izan dira: Caritas Tabira erakundearen 25. urteurreneko erakusketa eta Caritasen batzarra Tabira PBko gazteakaz. Euren historiaren eta garatzen diharduen egitasmoen (Etxepel, Banbu, Giltza…) barri emon deutsie.

Durango
Durango

“Gabon-jaian” parte hartu dauan hainbat taldek ekitaldiari buruzko eretxia emon dau. Guztien esanetan, jarduera hau aurretik lantzen da, prestaketa-aldian, eta alkarlana ezinbesteko da gero dana ondo atara daiten.

Azkenean, antolatutako egitarauan, jente askok parte hartu izanari garrantzia emon eutsen. Honako ekitaldiak egitea garrantzitsutzat jo dabe, “alkarte-sena sendotu egiten dabelako eta agertzera emon eta, horregaitik, hori ospatzen jarraitu beharra dago”. Eskauten gurasoen partaidetza be baloratu eben: “ahal doguna egiten dogu daukagunagaz. Dana dala, ez legoke txarto gurasoen eta boluntarioen partaidetza handiagoa. Jente gehiago izanda, gauzak hobeto egin daitekez”.

Mª Asun eta Inma txokolate eta gozokiez arduratzen dan taldeko kide dira azken 25 urtez eta euren ustez, Gabon-jaiko “jarduera nagusia, Belengo Bakearen Argia ” da.

Mireia Iñurri eskaut taldeko koordinatzaileak zortzi urte daroaz eskaut lez eta bost begirale lez. Bere esanetan, “Gabon-jaia alkartea egiteko, alkartean bat egiteko eremu berezia da; urtean zehar ez da holako unerik izaten eta horregaitik garrantzitsua litzateke antzeko aukera gehiago sortzea, esate baterako Mendekosten”. 

Durango
Mª Asun eta INma (lehenengo biak eskumatik hasita), Mireia eta hainbat boluntario

Belen eta Mª Jose sendotzako begirale eta Gabon-jaikopartaide sendotzako nagusien taldea eratu zanetik. Eurentzat garrantzitsua da “Belengo Bakearen Argia jasotzea eta kristau balioak zabaltzea. Hau urtero lantzen dogu bideoforumean”.

Durango
Belen eta Mª Jose sendotzako begiraleak (erdian), taldeko hainbat kidegaz.

Ignacio, Felix eta Isabel Iñurri eskaut taldeko boluntario helduak dira. Urteak daroez parte hartzen. “Belengo Bakearen Argiaren” banaketa, Durangoko talde eta jentearen alkartasuna azokaren bidez eta katekesiko umeentzako jokoak nabarmendu dabez.

Durango
Ignacio, Felix eta Isabel, Inrri eskaut taldeko boluntario helduak (erdian)

Caritas Tabira taldeak urteak daroaz jaian parte hartzen eta aurtengo ekitaldiari dagokonez, 25. urteurreneko erakusketa azpimarratu dabe.

Durango
Caritas Tabira
Durango
Rakel, Familia Pastoraltzakoa, urteak daroaz Gabon-jaian parte hartzen

    

Algunas de las participantes en la "Gabon Jaia" de Durango.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: