Gotzainaren Gabon-mezua:
Guk jubileu urtea itxi orduko Jainkoak ate barriak zabaltzen dihardu.
Ez dagigun erakusleihoen atzean bilatu. Jesus pobrezia biluzi eta berba armagabetu da.
Gosez eta hotzez haragitzen da gugaz dar-dar egiteko.
Maitasunak etsia hartzen ez daualako jaio da Jainkoa.
Beste munduko argiaz dator hau sutzeko.
Egin deiogun lekua eta egiten itzi.
Hauxe da Gabon.
ZORIONAK!
Joseba Segura
Bilboko Gotzaina








