Bilboko gotzinak, homiliaren hasieran Jesusen jaiotzaren gertaera historikoa gogoratu dau. Ume Jesus zaratarik egin barik etorri zan “ume jaio barriaren makaltasunean”.
Homilía del obispo de Bilbao en la Celebración de Navidad https://t.co/g42MIKwMpD vía @YouTube
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) December 25, 2024
Zorionak, Gabon on guztioi! Ondo etorriak Jaunaren jaiotzaren eguneko eleizkizunera. Jaunak Haur jaiobarriaren txikitasun eta makaltasunean agertu deusku bere egundoko maitasuna. Horixe ospatuko dogu, Jaunak hemen, lurrean jarri dauala bere etxola, eta bizi be, behartsuen, etorkinen, baztertuen artean bizi dala.
Jaungoikoa haragi bihurtu zan eta giza gorputzaren mugak onartu ebazan. Ekintza honi esker “gure izaera goraldu eta duintzen dau behin eta betiko”, adierazo dauanez.
Gabonetan, gure gorpuztasuna berretsi egiten da, Jaunak gorputz eta arima sortu gaitu-eta.
Gotzainak azpimarratu dau Gabonetako azpimarra zera dala: “ez gara bakarrik espiritua, edo borondatea, edo desioa edo askatasuna. Gorputza be bagara, bere muga guztiekin”.
Gure aginte-gosea aseezina da eta dana kontrolpean izan gura dogu. Gure atzetik datozanek jasango dabez izadiaren esplotazinoaren ondorioak.
Zientzia eta teknologiaren aipua egin dau eta horreei esker “kreazioa kontrolatzen dogunaren” ustea. Baina argi itxi gura izan dau sinismen horren paradoxa: “naturak behin eta barriro erakusten deusku ezin dogula kontrolatu”. Zentzu horretan, gomutau dau “txarrena ondino etortzear dagoala eta gure seme-alabek eta ilobek” jasoko dabezela ondorioak.
Historia be geure nahierara erabili gura dogu. Eta gitxi batzuen nagusikeriaren emaitza, askoren zoritxarra da.
Historia be gure erara moldatu gura dogula esan dau bere mezuaren beste une baten. Sirian oraintsu gertatutakoa edo lehenago Libia, Sudan edo Iraken, horren lekuko dirala adierazo dau. Zentzu horretan, holako tragedietan astero “hilten diran emakume eta ume errubakoak” hartu dauz gogoan. .
Egoera honen aurrean jaio barri dan ume Jesusen garaipena azpimarratu dau. Arma eta ejerzitoei gehiago egin deutsielako eta, beste behin, Jaungoikoak “zuekaz nago” esan deuskulako.
Geure buruaren alderdi sagaratua, bizitzaren alderdi transzendentea berreskuratu eta autortu egin behar dogu. Izan be, ez gara materia hutsa, Jainkoaren beraren irudi baino.
Joseba Segurak berreskuratu behar dan egoera bat aldarrikatu dau:
“dimentsino sakratua ezagutzeko gaitasuna, batez be gizakiarengan”·
Gabonaldiko benetako zentzuna zera dala adierazo dau: “Jaungoikoaren irudiko egindako gizakia barriro sakratu bihurtzea”.
Umearen irudia gurtzean, Jainkoak deuskun maitasunaren handitasuna autortuko dogu, irudi hori bere gizakundearen sakramentu da-eta.
Umearen gurtzearen garrantziaren inguruan egin dau berba homiliaren amaieran. “Keinu honek Jaungoikoak gugan daukan maitasun handia erakusten dau”, esan dau.
Kale eta etxeetako zuhaitz eta argiek ez gaiezala itsutu eta aska apalean ikusi daigula benetako Argia, Argirik distiratsuena. Gure alkartearentzat eta munduarentzat itxaropen-iturri dan Jesus Umeak argi egin eta gidatu gaizala, eta behin eta barriro etorri daitela gure artera.