Ahuleziazko egoeran dagozan gazteei zuzendutako ‘Gandarias Etxea’ egitasmoaren 7. urteurrena ospatu zan atzo. Bitarteko honetan, bizilekurik eta familia-sarerik ez daben 18 eta 25 urte bitarteko neska-mutilei arreta eskaintzen deutse. Egitasmoak 3-5 urteko burujabetze-prozesua emoten deutse. Barne hartzen ditu ostatua, mantenua, ingurune segurua eta, gainera, “laguntasuna arlo emozionalean, heziketan, lanbide-biderapenean eta laneratzean”.
Jai hunkigarri eta alaia
Gandarias Etxean egon izan diran gazte askok eta askok parte hartu eban atzoko ekitaldian. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ondo etorria adierazo eutsen bertaratutako guztiei eta egitarauaren garrantzia nabarmendu eban: “gure ekarpena eta zuen eskaintza buztartzeko aukera emoten dau, alkar hartuta, ikasi eta bidean aurrera egin daigun”.
Teresa Laespada Foru diputatuak eredu hau gizarte ekintza eraldatzailearen eredu lez aldarrikatu eban: “konfiantzan, bakarkako prozesuen errespetuan eta mailakako gizarteratzean oinarrituta” dagoan eredua dala argudiatuz. Diputatuaren esanetan, “Gandarias Etxea, “bitarteko bat baino askoz gehiago da; ate irekia da, aterpetxea, tranpolina. Itxaropen eraginkorra da”.
Bilboko gotzainak eta Foru diputatuak Gandarias etxearen VII. urteurreneko ekitaldiaren harrerea egin dabe.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 5, 2025
El obispo de Bilbao y la Diputada Foral @txesalaespada dan la bienvenida a los jóvenes acompañados en Gandarias Etxea y agradecen a la fundación Carmen Gandarias y a… pic.twitter.com/W9Zk2Yb6fQ
Agintarien berbez gainera, argazki-muntaia hunkigarria eta ikus-entzunezko lekukotasunak aurkeztu ziran, gazteak, langile teknikoak eta egitasmoaren arduradun politikoak protagonista ziralarik.
Atlas taldeak musikaz girotu eban ekitaldia; OihulariKlown taldeak jentearen barre-algarak eragin ebazan eta Etorkizuna Musikatan orkestrak girotu eban amaierako koktela.
Atlas taldearen alaitasuna Gandarias Etxearen VII. urteurreneko ekitaldian #namasté @caritas_bizkaia
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 5, 2025
Ritmos del Atlas en la fiesta de aniversario de Gandarias Etxea @caritas_bizkaia @txesalaespada #CarmenGandarias pic.twitter.com/8gHelQrK2J
Lan-bizkortzailea
Laneratzerako bitarteko hau hainbat bider aitatu zan ekitaldian. Diputazinoaren bitarteko honek, banakakok egitasmoen biez, doakionaren gaitasunak sendotu egiten ditu eta lana eraginkortasunez bilatzera bultzatzen dau.
Martxan jarri zanetik, 30 herrialdetako 325 laguni lagundu deutse. Laneratze-tasa %52koa da, emakumeen kasuan (%60) gizonezkoen kasuan (%40) baino ehuneko altuagoa dalarik. %30ak kalitatezko kontratua jadesten dau eta %60ak lanbide-prestakuntza barria lortzen dau.
Bizkaia zuzen eta inklusiboagoa eratzeari begira, erakundeen, gizarte erakundeen eta gazteen baterako konpromisoa agertu zan ospakizunean.
Atlas taldearen alaitasuna Gandarias Etxearen VII. urteurreneko ekitaldian #namasté @caritas_bizkaia
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 5, 2025
Ritmos del Atlas en la fiesta de aniversario de Gandarias Etxea @caritas_bizkaia @txesalaespada #CarmenGandarias pic.twitter.com/8gHelQrK2J