Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik dei egiten dabe eurakaz bat egiteko otoitzaldiotan. Arduradunen esanetan, ekitaldi honeetan, “Jesusi lagun egingo jako kurutzerako bidean. Otoitz egiteko, aste osoko zarata eta lanak alde batera izteko eta Aste Santua bizitasunez ospatu ahal izateko prestaketarako uneak dira”.
Martxoaren 22an, Doloretako barikuan, EZ da Kurutze-biderik egingo. Egun horretan, 20:30etan, San Bizente Martiria parrokiatik atarako da Bilboko Aste Santuko lehenengo prozesinoa, Nekaldiaren kofradiak antolatuta.