Bilboko eleizbarrutian ekitaldi bat baino gehiago egin da hilabeteotan urteurrena ospatzeko, besteak beste, gizarte jubileuak bikaritzaka, Eleizea plazara Becen, 19 etapatan eleizbarrutia ia osorik zeharkatu eban Bizkaibira, edo irailaren 27an Elorrion ospatu zan Goazen! 25-26 kurtso hasierako ekitaldia, urteurrenaren kutsuaz.
Historia, fedea eta senidetasuna
Estibalizeko jardunaldian oroitzapenezko ekitaldi nagusi bi izango dira. Aitagarria da Santiago de Pablo katedradun ospetsuak eskeiniko dauan “euskal eleizbarrutien historia” berbaldia. Hizlaria katedradun da Historia Garaikidean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eskolak emoten ditu bertan 1986yik eta dekanorde be izan zan 2000 eta 2003 bitartean.
Juan Carlos Elizalde, Joseba Segura eta Fernando Prado hurrenez hurren Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzain diranak buru dirala ospatuko dan Eukaristia izango da eguneko une gorena. Ondoren, senide bazkaria izango da eta ‘Peregrinas de la Eucaristía” ordenako monjek eskainiko daben kontzertuak eta gotzainen agurrak emongo deutsoe amaiera egunari.
Programa:
11:00etan batuko dira partaide guztiak “Peregrinas de la Eucaristia” ordenako monjek jagoten daben Andra Mariaren santutegian, eta monjek egingo deutse ondo etorria.
11:30etan, erromesen harerarako gune zabalean eskainiko dau berbaldia Santiago de Pablo Euskal Herriko unibertsitateko irakasle eta historiako katedradunak: “euskal eleizbarrutien historia”.
12:30etan, bisita kultural eta artistiko laburra egingo da santutegira eta Erromantikoaren interpretazinorako zentrora.
13:15etan emongo jako hasiera erromesen harrerarako gunean Meza Nagusiari. Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina, Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Fernando Prado Donostiako gotzaina izango dira buru eleizkizunean. Alkar-meza emongo dabe bikario nagusiek, gotzain bikarioek eta hiru eleizbarrutietatik joandako abadeek.
14:15etan, partaideak santutegiaren aldamenean dagoan “Amaren etxea” jantokira abiatuko dira eta han bazkalduko dabe (antolakuntzarako, ezintestekoa da aldez aurretik lekua gordetea).
16:00etan, dantza plazan, musika eta dantza monasterio inguruko zelaigunean.
17:00etan, eleiz musikaren emonaldia santutegiko monjen eskutik tabernako terrazan.
17:30etan, gotzainen agurra eta autobusak ataratea aparkalekutik.