23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, 8 emakumek Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dabe
08.03.2024

Gaur, 8 emakumek Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dabe

Gaur, martxoak 8, Bilboko Eleizbarrutiak zortzi emakumeren lana eta konpromisoa autortuko dau. Seigarren urtez jarraian ospatuko da ekitaldi instituzional hau, hain zuzen be, eguerdiko 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru, izan be, On Joseba Segura gotzaina Madrilen da Espainiako Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran. Autorpena jasoko daben emakumeei lehenengo ekitalditik sari hau diseinatu eta landu dauan Toño Valdivieso artistak egindako oinatza emongo jake.

Ekitaldi honetan, euren inguruetan abegia eta inklusibitatea sustatzen daben 8 emakume ezagutzera emon gura dabez: Mari Puy Inzunza, Maite Fernandez de Agirre, Nekane Landaribar, Susana Mallo, Aintzane Monteverde, Nely Ramon, Lucia Cerda eta Maria Jesus Sanz.

Lucia Cerda

Misinoei lotuta, urte askotan izan da ‘Los Ríos’ aldizkariaren barriemoilea. Xabier Goikuria bizkaitar misiolariak Kongoko Errepublika Demokratikoan koordinatzen dituan egitasmoei laguntzen deutsen Goicuria Fundazinoko kide da. Etorkin eta errefuxiatuei laguntasuna emoten bide-erakusle izan zan Bilbo Exezabal alkarteko boluntaruo be izan zan. 

https://youtu.be/9fZDyQcQivY

Maria Puy Inzunza

Alkartezain Mañarian. Bateotik dago lotuta parrokiari. Katekista izan da, Caritas erakundeko arduradun Pastoral Barrutian, ekipo ministerialeko eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide. Ardura dau Andra Mariaren Zeruratzea eleizako liturgia eta ekonomia arloan. 

https://youtu.be/dFOIf9XHUm0

Nekane Landaribar

Monitore Ondarroako parrokian, kostaldeko herri honetako gizarte bizitzan esku-hartzen dauan emakumea da. Parrokiako abesbatzari lotuta dago eta laguntzaile izan zan Bizkaia Irratian, hainbat hamarkadatan, martitzenero emon ebezan Eukaristietan.

https://youtu.be/ScVXkpTzk4Q

Maria Jesus Sanz

Jatorriz nafarra, Galdakaon bizi da. Hogeta hamar urtetik gora daroaz boluntario lez FRATER alkartean (Ahalmen-urritasuna daben pertsonen Espainiako kristau senidetasuna). Berrizko Mesedetako Misiolarien alkarteko kide laiko da. 2021ean, Mexikoko muga zeharkatzen daben etorkinei laguntzen egon zan Hidalgoko aterpetxean (Mexiko).

https://youtu.be/jkQbojF8Xjk

Nely Ramon

Emakume ekuadortar hau San Anton parrokia alkartean txertatuta dago bere familiagaz Bilbora etorri zanetik. San Anton parrokiako helduen erreferentzia taldeko eta ‘Virgen del Cisne’ alkarteko kide da. Alkarte latinoamerikarrean parte hartzen dau eta baita ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan be.

https://youtu.be/BjOUrQfu5L8

Aintzane Monteverde

Algortako ‘San Nikolas zabalik’ alkarteko presidente. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari eta Otxarkoagako Veracruz ikastetxeko zuzendari izan zan. Eleizbarrutiaren bizitzan txertatuta, hainbat parrokiatan konpromisoa garatuz. 

https://youtu.be/CgYbbULRcq4

Susana Mallo

Jesusen Mirabeak ordenako monja. Madrilen jaio zan eta erizaintza ikasi eban. Gaixoei arreta eskaintzen deutsen Bilboko erietxeko alkartean bizi da. Gorren Pastoraltzan laguntzen dau, katedraleko ospakizunetan keinu-hizkuntzan interprete izanik. 

https://youtu.be/iTqyvdfsR2Y

Maite Fernandez de Agirre

Sodupeko San Bizente parrokian jarduten dau liturgian, katekesian, laikotzarako mahaian, San Anton enkantean eta herri osorako antolatzen dan Errege-kabalgataren antolaketan. Eleizagaz eta herriagaz konprometituta jarduera politikotik, mendi-taldean, koralean…

https://youtu.be/I6dnS08KA8U
Las 8 mujeres homenajeadas este año.