Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru gaur eguerdiko 12:00etan Bilboko Santiago katedralean ospatu eta web honen bidez zuzenean ikusi ahai izango dan Eukaristia.
Gainera, Zeanurin, Bizkaian altuerarik handienean dagoan Igiriñaoko Edurretako Andra Maria ermitan -1.150 metrotara dago- San Inazio eguneko meza ospatuko da, hau be eguerdiko 12:00etan, Carlos Olabarri Zeanuriko parrokoa buru dala. Historian zehar artzaintzan erabilitako hainbat gauza eskaini eta hildako artzainak gogoratuko dabez.
Altueratik itsas mailara
Laidan (Ibarrangelu), Jesusen Bihotza kapera edo ermita dago itsas mailan -Bizkaiko punturik baxuenean-. Iaz, kapera honek bere mendeurrena ospatu eban: hemen.
Gaur, 12:00etan ospatuko da Eukaristia, Jose Mari Kortazar lurralde bikarioa buru dala.