Bake eta Adiskidetzerako eleizbarrutiko Batzordeak deitutako ekitaldian otoitz egiteko, alkar entzuteko eta alkarte bereizketa egiteko aukera izango da. Hainbat alkartek errealitatearen irakurketa sinisteduna egin izan dabe azken hilabeteetan, indarkeriazko egoerak Barri Onaren argitan irakurtzeko eta gure begirada konpromiso bihurtzeko.
Bake topaketa zapatu honetan Erandion.
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) February 19, 2026
Encuentro por la paz este sábado 21, en Erandio #batera pic.twitter.com/ogPemp3YBx
Alkarregaz bide egiteko egitaraua
Ekitaldiari goizeko 10:00etan emongo jako hasiera parrokian. Ondoren, aurkezpena, motibazinoa eta alkarte otoitza egingo dira, lurraldeetako esperientziak batera jarriz.
11:15etatik aurrera, partaideak taldeka bautko dira itaun nagusi biri erantzuteko:
- Ze gatazka dago indarrean alkartean eta lurraldean?
- Zelan sortu daikeguz adiskidetzea sustatzen daben alkarteak eta zelan izan gaitekez adiskidetzearen eragile?
12:30 eta 13:00 bitartean, oroimen eta adiskidetzeko zeinua eta ibilaldia Erandioko kaleetan. Une sinbolikoa bizi izandako sufrimentua autortzeko eta bakearen aldeko alkarte konpromisoa berresteko.
🕊️ 𝐗𝐈𝐈. 𝐁𝐚𝐤𝐞 𝐓𝐨𝐩𝐚𝐤𝐞𝐭𝐚 𝐞𝐠𝐢𝐧𝐠𝐨 𝐝𝐚𝐮 𝐁𝐢𝐥𝐛𝐨𝐤𝐨 𝐄𝐥𝐢𝐳𝐛𝐚𝐫𝐫𝐮𝐭𝐢𝐚𝐤 𝐄𝐫𝐚𝐧𝐝𝐢𝐨𝐤𝐨 𝐒𝐚𝐧 𝐀𝐠𝐮𝐬𝐭𝐢𝐧 𝐞𝐥𝐞𝐢𝐳𝐚𝐧
— Bizkaia Irratia (@BizkaiaIrratia) February 18, 2026
🗓️ Zapatuko topaketak oroimen eta adiskidetasunezko ibilbideetan sakontzen jarraitu gura dauhttps://t.co/gaSbuVFQOI
Erandio, oroitzapenez betetako lekua
Bake Topaketa Erandion egitea ez da kasualitatea: indarkeriaren oroimenak bizi-bizirik jarraitzen dau herrian, besteak beste lapa-bonbaz hil eben Fabio mutikoa gogoan izanik. Topaketan zauri horreek gogora ekarri nahi dira, fedearen begiez begiratu gura jake eta gizatasun eta erruki handiagoko etorkizunera jo.







