15-08-2025 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur hasiko da Goiuriko Andra Mariaren aldeko hirurrena
12.08.2025

Gaur hasiko da Goiuriko Andra Mariaren aldeko hirurrena

Goiuriko auzoak domekan barriztau eban aspalditik datorren ohikunea. Goiuriko Andra Mariaren irudia prozesinoan eroan eben urtean zehar egoten dan baselizatik parrokiaraino. Bidean zehar errosarioa errezau eta abestu egin eben. Ostean, hitzaren ospakizuna egin zan. Gaur hasiko da hirurrena. Abuztuaren 15ean barriro eroango da irudia bere ohiko tenplura.

Abuztuaren  12, 13 eta 14an izango da Andra Mariaren aldeko hirurrena. 11:30etan errosarioa eta 12etan, mezea.

Goiuriako Andra Mari
Irudia prozesinoan domeka honetan

HIrurrenaren azken egunean, Jose Mari Miangolarrak konposatutako salbea abestuko da. 1925ean estreinau zan, beraz, mendeurrena beteten da.

Abuztuaren 15ean, goizeko 10etan, barriro eroango da irudia Goiuriara prozesinoan. 11:00etan ospatuko da bertan meza nagusia.

Gouriako Amabirjinea
Irudia XV. mendearen hasierakoa da
Traslado de la Virgen en procesión