Santurtzin, eguerdiko hamabietan ospatuko da Meza Nagusia, Gorka Deuna parrokian eta itsas prozesinoa 18:00etan abiatuko da.
Barakaldon be 12:00etan izango da Meza Nagusia, Karmeneko Ama parrokian eta arratsaldean, leku berean, 19:00etan ospatuko da Eukaristia.
Plentzina: Meza Nagusia, 12:00etan; 15:30etan, Ama Birjinaren jatsiera Eleiz enparantzatik Plazatxora eta 16:00etan, itsas prozesinoa Karmeneko Amaren omenez.
Honako herri edo auzoetan be ospatzen dira Karmeneko Amaren omenezko jaiak: Zornotza, Balmaseda, Bakio, Bermeo, Neguri, Lemoiz, Plentzia, Larrabasterra, Zalla (Karmen auzoa) edo Mungia.
Bilbon, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, Eukaristiak ospatuko dira 9:00etan, 13:00ean eta 19:00etan. Karmelo Mendiko Andra Maria parrokian (Santutxuko Karmelo), Eukaristiak ospatuko dira, 9:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 18:00, 19:00 eta 20:00etan (11:00etakoa, Meza Nagusia, Fernando Marcos Ayjon Bilboko III. eta VII. bikaritzetako lurralde bikarioa buru dala ospatuko da).