22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Gaurtik aurrera, “Artearen ibilbidea”, Artzentalesen
12.08.2024

Gaurtik aurrera, “Artearen ibilbidea”, Artzentalesen

Gaur hasi eta abuztuaren 19ra arte, Artzentaleseko kaleetan hainbat artelan ikusi ahal izango da. BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren ekimen hau herriz herri dabil. Maiatzean, Bilbon hasi zan erakusketa ibiltari honetan, haurtzaroko pasarteak eta pasarte erlijiosoak ikusi daitekez. 

BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren ekimen hau, aire zabalean egingo da eta oraingoan Enkarterrian ikusiko dabe. ‘Herriz herri’ egitarauaren barruan, hauxe da xedea: “Bizkaiko udalakaz batera, eragin sozial positiborako egitasmoak lantzeko ekimenak eskuragai jarri herritarrei”. 

Santa Catalina margolana
Santa Catalina de Sofonisba Anguissola (c. 1535-1625) margolana ikusi daiteke erakusketan

‘Umeak / La infancia en el arte’ goiburuaren haritik, Bilboko Arte Ederren Museoko artelanen kopiak batu dira gaurtik abuztuaren 19ra arte Artzentalesen ikusi ahal izango dan erakusketan. Gero, Gernikarrek izango dabe ikusteko aukera.

Ama Birjina umeagaz
Atanasio Bocanegra (1638-1689). Erakusketa ibiltariko beste lan bat.

Erakusketa ibiltari honen bidez, “artea eta kultura Bizkaitarrengana hurreratu gura da, artelanen kopia bikainen bidez, horretarako eremu publikoez baliatuz”.

Sorollaren margolana

“Erlikiari musu emotea”, mihise gainean egindako olio-pintura Sorollaren 1893ko artelana da eta erakusketa ibiltarian ikusi daiteke. Bilboko Arte Ederren Museoak Eleiz Museoari itzi eutsan artelan hau “Sorolla eta erlikiak” aldi baterako erakusketarako. 

Erllikiari musu emotea
“Erlikiari musu emotea” margolana be erakusketa ibiltarian dago.

Argibide-audioak

Kopiakaz batera, argibide-audioak dagoz eskuragai, euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Doan jatsi daitekez eskuko telefonoetan QR kodearen bidez.

Ekimenak Bizkaiko 52 udalerri bisitatuko ditu.

La obra