21-06-2025 Sábado, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gazteek barriketaldia izan dabe gotzainagaz
29.05.2025

Gazteek barriketaldia izan dabe gotzainagaz

29 urtetik beherako 11 gaztek ordu biko barriketaldia izan eben Bilboko gotzainagaz eta euren ardura, eretxi eta bizipenak aurkeztu eutsezan. Ekitaldia antolatu dauan ume eta gazteen sailetik azaldu dabenez, datorren kurtsoan esperientzia hau erripatzea gurako leukie.

 Askotariko espiritualtasun, ibilbide eta jatorriko gazteek barriketaldia izan eben On Joseba Segura gotzainagaz. 

Ume eta gazteen sailetik sustatutako ekimena, kurtso honetan onartu dan gazteekazko pastoral egitasmoan jasota dago. Manu Basanta arduradunetako baten esanetan, “esperientzia pilotua da. Eleizbarrutiko gotzainaren eta gazteen arteko hartu-emon zuzenerako noranzko biko bidea zabaltzea da helburua”.

Barriketaldi honeen bidez, “eremuak ahalbidetu gura drira gazteek euren esperientzia eta ardurak zuzenean, bitartekotza barik, batera jarri daiezan”.

Gertuko eta askatasunezko giroa

Partaideen esanetan, barriketaldian “gertutasuna eta askatasuna” nabarmendu ziran eta, ondorioz alkarrizketa guztiz aberasgarria izan zan. Konturatu barik pasatu jaken denpora eta “gustura eta errepikatzeko gogoaz” atara ziran.

Datorren kurtsoari begira, pare bat saiotan esperientzia errepikatzea da asmoa. Eleizbarrutiko gotzainaren eta gazteen arteko hartu-emon zuzenerako eremu hau finkatzea gura dabe, eleizbarrutiaren bizitzari egiten deutsan ekarpenaren garrantzia nabarmenduz.

Zabalik da gazteentzako lan-kanpamentuetan izena emoteko epea

Bilboko eleizbarrutiak, fedearen gizarte, karitate eta misino alderdirako batzordearen bidez, hainbat lan-kanpamentu antolatu dau gazteentzat. Uztailean hasiko dira.

Lan-kanpamentuak hainbat formatutan eta hainbat helburugaz egiten dira. Esate baterako, pertsona nagusientzako etxeren baten garatu daitekez edo gazte etorkinen harrerarako lekuan edo Bilboko gizarte jantokian laguntasuna emonez. 

Antolatzaileen esanetan, “jarduera honeen bitartez, bizikidetza, tolerantzia, lankidetza-sena eta ahuleziazko egoeran dagozan pertsonengan Jainkoagaz bat egitea sustatu gura da”.

Los participantes en el encuentro con el obispo