Egun berezia Errenteriko mesedeetako monjentzat eta Gernikarrentzat. Errenteriko auzoan San Bartolome eguna ospatzen da. Komunidadeak lau mende daroaz bertan.
Historia Muxikako Ibarruri auzoan hasten da XV. mendearen amaieran. Orduan ezkonbako emakume batzuk “debozinoa, errukia, kontenplazinoa eta mortifikazinoa” praktikatzen eben, Alberto Iturriarte Gernikarra taldeko historialariak dinoanez.
Beaterioak deitutakoak bertan behera geratu ziranean, ustebako herentzia bati esker hamar bat erlijiosak zabaldu eben komentua Ajangizen. Gaur egun, etxea Errenteriako auzoan dago baina orain 400 urte Gernika barik Ajangiz zan.

Eleiza
San Bartolome eleizea 1650. urte inguruan eregi zan, monjek komentu inguruan egoan baserria erosi ebenean. Karlistadetan kainoiak jo eben eta Gernikako bonbardeoan be leherketak izan ziran baina zorionez, eraikina ez zan suntsitu.
Gaur egun monjek eleizea ez eze ikastetxe baten ardurea be badaukie, 300 bat ikaslegaz. Gaur 12etako mezatan honeen arteko batzuk izango dira San Bartolome egun berezia ospatzeko.
Eukaristia ondoren, Elai-Alai dantza taldeak eleizearen aurrean dantzatuko dau
📌Dantzan San Bartolome santuaren eguna.
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) August 24, 2023
📌La religiosa mercedaria se suma al baile. pic.twitter.com/46visJ1Rhm