Alkartu, hartu-emonari ekin eta jolastu ondoren, partaideek egitekoa jaso eben eta Santurtzin zehar ibili ziran, berba garrantzitsuen bila, zoriontsu bizitzen eta besteak zorioneko egiten laguntzen deuskuen berben bila: maitasuna, itxaropena, bakea, batasuna, zuzentasuna, amets egin, ospatu… Hitzok aurkitu eta ondoren Sergio Buiza bikarioa buru zala Kabiezeseko San Pedro parrokian ospatu zan ospatu zan Eukaristian aurkeztu ebezan. Amaieran, bazkaldu egin eben Patronato ikastetxean eta arratsaldez, dantza eta jaia izan ziran.



Agurraren aurretik, partaideek esker ona adierazo eben bikaritzako hainbat talde eta territako neska-mutilakaz alkartu eta eguna pasatzeko aukera emoteagaitik. Eguraldiak lagundu ez arren, pozik bueltatu ziran etxera, eguna giro onean bizi izan ebelako.



Beste behin be egia bihurtu zan pastoral ekiturterako goiburua, domekako ekitaldian be nabarmendu zana: BATERA. Batera sentitzen dogu alkarren osagai garala, indartsuago garala, alkar zaindu eta maite dogula. Eta batera jarraituko dogu Bizkaian Jesusen Eleiza eraikitzen.



Datorren urteko BIka egunera arte!







