09-07-2025 Miércoles, XIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Giza garapena-Garapen jasangarria azpimarra gaur BizkaiBiran
09.07.2025

Giza garapena-Garapen jasangarria azpimarra gaur BizkaiBiran

Antolatzaileen arabera, BizkaiBira ibilaldiko gaurko etapa erraza da, ibilbide herrikoia, 20 kilometro ingurukoa. Hasiera Sopuertan da eta amaiera, Bizkaiko herririk zaharrenean, Balmasedan. Hainbat leku interesgarri dago inguruan: meategi zaharrak, Alen-Castro meatze-trenbidea eta Burdinazko mendietako bide berdea, besteak beste.

Balmasedan, gaur, San Severino eleiza bisitatuko dabe eta Aste Santuan, urtero ekitaldi jentetsu bihurtzen dan Nekaldi bizidunaren tradizinoa zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko jake, Balmaseakoa zan Pedro Asua eta Mendiaren irudia be bisitatuko da. 

Pedro Asua arkitekto entzutetsua izan zan, bere zuzendaritzapean hainbat eraikin jaso zan eta gaur egun altarara goratzeko prozesuan dago. 

BizkaiBirako etapa guztietako argazkiak: hemen.


Esti Duran, eguneko antolakuntzaren inguruko azalpenak emoten.


Una imagen de la etapa de ayer

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: