Langile Pastoraltzak eta Migrazinoetarako Pastoraltzak 2013an martxan jarrizan ekimena sustatuko dabe barriro be: Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) argia.
Orain dala 10 urte inguru hasi ziran EDSetik hartutako esaldi esanguratsuak parrokietan, ageriko lekuetan edo orrietan zabaltzen. Hilero, aurretik aukeratutako idatzi laburra bialtzen zan. Ekimenaren arduradunen esanetan, EDSa “krisiaz bustitako testuinguru honetan argi egin leiken argia da”.
Eskumena berreskuratu eta formatua eguneratu dabe. Egun esanguratsu honetan, aurreko aita santuaren berbak ekarri dabez gogora.
“Giza eskubideak ez dirala bardinak danentzat atzematen da behin baino gehiagotan… Gizadiaren zati bat esne-maminetan bizi dan bitartean, besteari duintasuna ukatu, gitxietsi edo zapaldu egiten jako eta oinarrizko eskubideak ez jakoz kontuan hartzen eta bai bortxatu”.
(Fratelli Tutti, 22)
Hainbat formatutan eskuragarri: hemen







