Honako honeek osotzen dabe Gotzain Kontseilu zabala: On Joseba Segura gotzainak; Kerman López bikario nagusiak; Sergio Buiza, Felix Larrondo, Jose Mari Kortazar, Fernando Marcos eta Alex Alonso lurraldeetako bikarioek; Manu Morenok (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria), Clara Arzak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaria), Estrella Morenok (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendaria) eta Carlos Bargosek (Bilboko Eleizbarrutiko idazkari nagusia).
Aurrerantzean, Sergio Buizak -aurreko kurtsora arte I. bikaritzako lurralde bikario- II. bikaritzako ardura be bere gain hartuko dau, Miguel Veraren lekua hartuz. Azken hau Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko moderatzaile izango da eta Gotzain Kontseiluan jarraituko dau.