29-01-2026 Jueves, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Gotzaina, Bakearen aldeko Astearen amaierako ekitaldian, Itaka-ekolapioetan
28.01.2026

Gotzaina, Bakearen aldeko Astearen amaierako ekitaldian, Itaka-ekolapioetan

On Joseba Segura Bilboko gotzainak datorren zapatuz, urtarrilak 31, eskolapioen ikastetxetik arratsaldeko bostetan abiatuko dan Bakearen aldeko 42. ibilaldian parte hartuko dau. Holan, aurton Itaka-eskolapioak Fundazinoaren 25. urteurrena ospatzen dauan heziketa-alkartearentzat guztiz esanguratsua dan asteari amaiera emongo jako. Bakearen aldeko konpromisoz betetako 25 urte dira. Egun berean, goizez, "Beste aukera batzuk sortuz berrarmatzearen ordez" ekimenaren bigarren ekitaldia ospatuko da "Bake goldeak / Arados de paz" taldearen eskutik. 

Eskolapioan aste berezi hau zapatu arratsaldez amaituko da bakearen aldeko ibilaldiagaz eta bertan izango da On Joseba Segura gotzaina. 

Ikastetxean bertan, armagabetzearen inguruko ekitaldia ospatuko da (10:00etatik 13:30etara). Hainbat kristau mobimenturen eta Bilboko eleizbarrutiko Bake eta Adiskidetzearen arloaren babesa dauan ekitaldiak gero eta nabarmenago dan joera gerrazalearen inguruko azterketak eta erantzunak eskaini gura ditu. 

Tica Font, Centre Delàs d’Estudis per la Pau erakundeko kide eta defentsa-ekonomian, arma-merkataritzan, defentsa-aurrekontuetan, industria militarrean, arma barrietan eta segurtasunean aditua danak aurkeztuko dau txosten nagusiia. 


Bake-ondare historikoa

Eskolapioen Bilboko ikastetxea “Bake goldeak – Arados por la paz” taldeak antolatutako jardunaldirako egoitza lez aukeratzea ez da kasualitatea. Ikastetxe honek bake-ondare sakona dau bere baitan, Bakearen aldeko Koordinakundearen hastapenetatik Bakearen aldeko Astearen antolaketaraino. 

Holan, goizeko ekitaldia, armagabetzean oinarritutakoa eta gotzainak parte hartuko dauan arratsaldeko ibilaldia, premina beraren adierazpen osagarriak dira: indarkeria eta berramatzearen ordezko aukerak sortu.

Helburu bera daben jarduera bi: mundu asaldatu honetan bakea ezinbesteko dala ikusarazo. Lehenengoak azterketarako bitartekoak eskainiko ditu nazinoarteko adituen eskutik eta bigarrena herritarren mobilizazino sinbolikoa da, orain dala urte batzuk ikasgeletan sortu zana.

Imagen de una edición anterior.