2023ko ekainean, esker oneko Meza ospatu zan, orain dala 50 urte, hau da, 1973.eko uztailaren 21ean eleizan ospatu zan lehenengo Eukaristiagaitik. Handik hilabete batzuetara, urriaren 29an hasi zan berrogeta hamargarren urteurreneko oroipen urtearen aurrerapen izan zan.
Hasiera-meza
Urriaren 29an, Berrerosle Santuaren jai liturgikoaren egunez, 50. urteurrenaren oroipenezko kurtsoari hasiera emoteko Meza ospatu eben. Ekitaldi berean, Domingo Iturrate -DImako semea, 1983.eko urriaren 30ean Erroman dohatsu autortu ebena-. dohatsu autortu izanaren 40. urteurrenagaitik esker ona adierazo eben. Orduan parroko zan Koldo Alzolak azaldu ebanez, “parrokia eleiza honetan pozarren gordeten doguz bere erlikiak”.
Parrokiatik nabamendu dabenez, egun “gogoangarria” izan zan. Zortziehun lagun inguru batu zan: parrokiako familiak, Domingo Dohatsuarenganako jaieradunak, Ordena Hirukoiztarraren adiskideak Algortan, Irutasun abesbatza, Dantzari Itxartu taldea, Eskubeltz eskaut taldea eta auzotar eta lagun ugari.