30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzaina izango da buru bihar Algortako Berrerosle Santua parrokian ospatuko dan Eukaristian
02.03.2024

Gotzaina izango da buru bihar Algortako Berrerosle Santua parrokian ospatuko dan Eukaristian

Bihar -martxoak 3, domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Algortako Berrerosle Santua parrokian 12:30etan ospatuko dan Eukaristian. Azken hilabeteotan, hainbat jarduera antolatu da bertan, bere 50. urteurrena ospatzeko.

2023ko ekainean, esker oneko Meza ospatu zan, orain dala 50 urte, hau da, 1973.eko uztailaren 21ean eleizan ospatu zan lehenengo Eukaristiagaitik. Handik hilabete batzuetara, urriaren 29an hasi zan berrogeta hamargarren urteurreneko oroipen urtearen aurrerapen izan zan.

Algortako Berreroslearen 50. urteurrena
Lehenengo meza ospatu zaneko berrogeta hamargarren urteurrenaren oroipena, ekainean

Hasiera-meza

Urriaren 29an, Berrerosle Santuaren jai liturgikoaren egunez, 50. urteurrenaren oroipenezko kurtsoari hasiera emoteko Meza ospatu eben. Ekitaldi berean, Domingo Iturrate -DImako semea, 1983.eko urriaren 30ean Erroman dohatsu autortu ebena-. dohatsu autortu izanaren 40. urteurrenagaitik esker ona adierazo eben. Orduan parroko zan Koldo Alzolak azaldu ebanez, “parrokia eleiza honetan pozarren gordeten doguz bere erlikiak”.  

Parrokiatik nabamendu dabenez, egun “gogoangarria” izan zan. Zortziehun lagun inguru batu zan: parrokiako familiak, Domingo Dohatsuarenganako jaieradunak, Ordena Hirukoiztarraren adiskideak Algortan, Irutasun abesbatza, Dantzari Itxartu taldea, Eskubeltz eskaut taldea eta auzotar eta lagun ugari.

Aniversario Santísimo Redentor Algorta