Javier Lorenzo, CONFER Bilbao presidentearen esanetan, 800 bat erlijioso dagoz Bizkaian. Guztira, 130 alkarte.
Hogeta hamargarren ekitaldian, Biziera Sagaratuaren Munduko Egunak orain dala urtebete inguru, 2025eko otsailaren 7tik 9ra, ospatu zan Bokazinoen Biltzarra. Mezuan gogoratu dabenez, “bokazino guztien arteko senide alkartasunezko” biltzarraren urteurrenak, adore emoten deutso biziera sagaratuari “bokazino-kultura eratzen” jarraitzeko eta lagun bakotxa “misinorako” dala jabetzeko.
Era berean, “Norentzat zara?” goiburuak bokazino guztien funtsezko itaunean sakontzen dau. besteen aldeko maitasun eta zerbitzua erantzuna dauan itauna. Hari beretik, «Nori deutsen deutsazu?», «noren bila zabilz?» eta «noren zerbitzari zara?» dira Batzordeko gotzainek euren mensaje landutako hiru itaunak.







