27.10.2026

Gotzaina `The chosen´ telesailaren aurkezpenan izango da, Bilbon

Datorren eguenez, urriak 29, Nazareteko Jesuen bizitzari buruzko The Chosen (Hautatuak) telesailaren seigarren denporaldia aurkeztuko da Bilbon. Ekitaldia 18:00etan hasiko da Karmengo Ama parrokiako areto nagusian (Simon Bolibar, 4) eta, besteak beste, mahai-ingurua ospatuko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina partaide dala. 

Telesailaren inguruko mahai-inguru horretan, gotzainagaz batera, honeek parte hartuko dabe: Vicente Vide Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultateko dekanoak, Beatriz Marcos Bilboko eleizbarrutiko boluntarioak, Hugo Dawin Vera Cruz kofradiako presidentiak eta Gemma Lopez de Ciorda artzain ebanjelista eta Euskadiko Batzorde Ebanjelikoko presidenteordeak. 

Beraz, gotzaina eta arlo akademikoko ordezkaria, gizarte boluntarioa, kofradiakidea eta alkarte ebanjelikoko ordezkaria batuko dira ekitaldiaren sena berretsiz: bat egiteko, hitz egiteko eta batasuna sustatzeko jarduera. Denporaldi barriko lehenengo kapituluak aurkezten dituan gaiaren inguruan jardungo dabe.

Egitarau bete-betea

Mahai-inguruaz gainera, seigarren denporaldiko lehenengo kapitulua ikusiko da “esklusiban”, musika-saioa izango da, telesailak prestatu dituan bitartekoen aurkezpena edo 2027an estreinatuko dan telesailari buruzko pelikularen aurrerapena egingo da.

Enbaxadoreak dituan telesaila

Euskal Herrian The Chosen telesailaren 6. denporaldiaren enbaxadore dan Igone Portori esker helduko da bira BBilbora. Radio Popular-Herri Irratiari eskeinitako alkarrizketan adierazo dauanez, «tenemos la oportunidad de tener con nosotros al equipo de The Chosen España para presentar en primicia el primer capítulo de la sexta temporada».

Igonek azaldu dauanez, enbaxadore izatea, boluntario izatea da: «No significa que yo trabaje para The Chosen, sino que soy una voluntaria que está puesta a nivel internacional con el nombre de embajador. Intentamos acercar la serie a otras personas, a otras familias, a otras iglesias, a otras parroquias».

Erlejinoarteko emaitza

Igoneren ustez, The Chosen bitarteko ona izan daiteke lehenengo katekesirako: «Hay mucha gente a la que no le ha entrado Jesús por la fe, ha llegado a Jesús a través de la historia. Es una serie histórica». Gainera, erlejinoarteko emaitza dala nabarmendu dau: «Ha podido servir para enriquecernos todas las personas implicadas y para conocer que estamos unos a otros dispuestos a ayudarnos». Bere esanetan, bat dator, gainera, ebanjelioakaz.

Igone Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko kidea da eta bertan telesailean oinarritutako egitasmoa jarriko dabe martxan datorren azaroaren 6an, prozesutik kanpo denporaldi luzea daroien katekesiko umeen gurasoengana hurreratzeko. Bere aldetik, Deustuko Unibertsitateko pastoral talde bat telesaia lantzen dihardu ikasleakaz eta ikasle ohiakaz. 


The chosen