Urteko lehenengo egunean, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna be ospatzen da. Aurton, “Adimen artifiziala eta bakea” goiburuaz urtarrilaren 1erako idatzi dauan mezuan, Frantzisko aita santuak ahalegina eskatu dau, Adimen Artifiziala (AA) “lagungarri izan daiten gatazkak konpontzeko eta bidegabekeriak gainditzeko” eta ekarpena izan daiten “giza senidetasunerako eta bakerako”.
Frantzisko aita santuak Adimen Artifizialak (AA) ekarri leikezan arriskuen -esate baterako informazinorik eza eta gizarte kontrola- inguruan be ohartarazoten gaitu. Bere esanetan, ezinbestekoa da AAren teknologien garapen arduratsua eta teknologia horreek arautzea eta gainbegiratzea, “giza familiaren eta danona dan etxearen babesaren esanetara egon daitezan”.
Mezua osorik: hemen