27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainak Begoñako basilikan ospatuko dau urteko lehenengo meza
30.12.2023

Gotzainak Begoñako basilikan ospatuko dau urteko lehenengo meza

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da datorren astelehenez, urtarrilak 1, eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.

Urteko lehenengo egunean, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna be ospatzen da. Aurton, “Adimen artifiziala eta bakea” goiburuaz urtarrilaren 1erako idatzi dauan mezuan, Frantzisko aita santuak ahalegina eskatu dau, Adimen Artifiziala (AA) “lagungarri izan daiten gatazkak konpontzeko eta bidegabekeriak gainditzeko” eta ekarpena izan daiten “giza senidetasunerako eta bakerako”. 

Frantzisko aita santuak Adimen Artifizialak (AA) ekarri leikezan arriskuen -esate baterako informazinorik eza eta gizarte kontrola- inguruan be ohartarazoten gaitu. Bere esanetan, ezinbestekoa da AAren teknologien garapen arduratsua eta teknologia horreek arautzea eta gainbegiratzea, “giza familiaren eta danona dan etxearen babesaren esanetara egon daitezan”.

Mezua osorik: hemen

El rastrillo tendrá lugar en los bajos de la Basílica.