02-12-2025 Martes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzainak Begoñako misino-azoka bisitatu dau
02.12.2025

Gotzainak Begoñako misino-azoka bisitatu dau

Aurton be zabaldu dabe Begoñako misino-azoka basilikako arkupeen behealdean, orain dala hogeta hamar urte martxan jarritako alkartasunezko ohiturari jarraituz. Abenduaren 7ra arte zabalik izango dan azokak On Joseba Segura gotzainaren bisita eta babesa jaso dau gaur. Salmahaiak bisitatu eta boluntarioakaz solasean jardun dau.

Misinoetarako Begoñako parrokiako taldea da munduko hainbat lekutan garatzen diharduen egitasmoen aldeko alkartasunezko azokaren arima.

Marisa Abad, betidanik azokan boluntario lez laguntzen dauanak hastapenak ekarri ditu gorora: “Se fundó entre tres mujeres y ese espíritu sigue vivo. Es emocionante ver cómo, tras más de tres décadas, aquellas pioneras y muchas que se sumaron después seguimos colaborando”.

Begoñako azoka
Azokaren hiru fundatzaileak: Maite Nebreda, Mari Carmen Pradera eta Rosa Mari Mazon

Abadek diru-batzearen funtsa eta helmuga nabarmendu ditu: “El dinero que se recauda se destina a proyectos misioneros tanto en África como en América Latina. Lo más importante es que el dinero recaudado se lleva directamente a los números de cuenta proporcionados por los misioneros que están sirviendo en el lugar, lo que nos garantiza que llega íntegro y se usa en lo realmente necesario”.

Ilusinoz betetako logistika: bilketa eta antolaketa

Prestaketak ahalegin asko eskatzen dau. Urriaren amaieratik, taldeak azokan salgai jarteko gauzak batu ditu arkupeetako lokaletan, makina bat gauzaki jasoz: “Desde artículos de regalo, cuadros, menaje de cocina en buen uso, textiles, juguetes, electrónica… hasta un reloj de péndulo grande que funciona. Hacemos economía circular: damos una segunda vida a lo que ya no se usa aquí”.

Erreleboa eskatzen dabe

Gardentasuna funtsezko balioa da. Batutako dirua hainbat erakunderen artean banatzen dabe:  Goikouria fundazinoa, Kristo Jesus misinoak, Misiolari konbonianoak edo Mufungaren adiskideak fundazinoa. “A finales de diciembre ya está todo repartido y se informa. Cuando te cuentan los proyectos que llevan adelante, te motiva un montón para seguir”, dinoe antolakuntzatik.

Gogotsu dagozan arren, etorkizunari begiratzen deutse: “Han pasado 40 años desde que surgió el grupo parroquial. Muchas nos hacemos mayores. Hacemos lo que podemos desde la ilusión, pero es imprescindible el relevo: necesitamos personas más jóvenes que se incorporen con sus ganas y creatividad”.

Argibideak

  • Datak: Irailaren 7ra arte.

  • Ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, goizez bakarrik. 

  • Lekua: Begoñako basilikako eleizpearen behealdean (Bilbao)

Erosketetatik harago doan hitzordua: beste urte batez Bilbao uriaren bihotzetik munduko lekurik pobreenetara hedatzen dan laguntzarako sarea ehuntzen dauan alkartasunezko keinua da.

El obispo conversando con una de las personas voluntarias

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: