06-02-2025 Jueves, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzainak Trumpen proposamen “gaitzesgarria” aitatu dau Derioko ekitaldian
06.02.2025

Gotzainak Trumpen proposamen “gaitzesgarria” aitatu dau Derioko ekitaldian

Ehun lagun inguruk parte hartu dau gaur, eguena, Seminario Zentrum —Derioko Seminarioa izan zana— dalakoak antolatzen dauan Zuhaitz Egunean. Jasangarritasuna, bardintasuna eta gizarte bakea lako balioak sustatzea eta autortzea da egunaren xedea. Gotzaina buru izan da ekitaldian eta Bizkaiko eta munduko bake eta bizikidetzaren inguruan jardun dauanean, Trumpen proposamen "gaitzesgarria" aitatu dau. "momentuko 'trumkeria' edo erokeria izan daiteke, baina gizadiaren aro honetan holako zerbait iradokitzea bakarrik, bake eta adiskidetzearen aldeko auzien egundoko hauskortasunaren agerpen da".

En el marco del `Zuhaitz Eguna´ organizado por el Seminario Zentrum, antiguo seminario de Derio, el obispo de Bilbao ha realizado unas declaraciones en torno a la propuesta del presidente de EEUU Donald Trump en torno a Gaza. “Un lugar –ha dicho- que ha sido devastado después de más 14 meses de bombardeos indiscriminados” y que ahora se propone desplazar a dos millones de personas hacia territorios “que ni pueden acogerlos ni van a poder sostener esa vida”.

Ha proseguido su intervención recordando que, en este 75 aniversario de la diócesis de Bilbao, la Iglesia sin entrar en dinámicas de confrontación“, quiere abrirse para “ acoger mejor a toda la gente que llega a nuestras tierras“. Ha continuado su alocución mostrando la disposición de escuchar a jóvenes y mayores para pensar “cómo podemos colaborar aprendiendo de todos los que tienen algo que decir para construir un mundo y una sociedad que sea consistente e integradora”.

Por estas razones “seguimos plantando árboles”, que son “pequeños elementos, símbolo de reconciliación de vida y esperanza”, ha matizado.

En este sentido, ha recordado la acción que tuvo lugar el año pasado cuando se plantó un olivo “de esperanza” para reconocer y mantener la memoria de las personas víctimas de abuso que “apareció roto“. La primavera pasada reverdeció “con vigor” y eso se ha convertido en un “símbolo de que las causas débiles pueden mantenerse“, ha remarcado.

Zuhaitz Eguna

2014an hasi ziran Zuhaitz Eguna ospatzen. Orduan, Gernikako Arbola historikoaren kimua eta berrogeta hamar haritz eta pago landatu ziran. Gaur egun, 286 zuhaitz dagoz Adiskidetasunaren basoan, Honako hau, ingurumenaren aldeko konpromisoaren ikur bihurtu da Bizkaian.

Zuhaitz eguna
Josemi Erdozain eleizbarrutiko ekonomoak egin deutse ondo etorria bertaratutakoei

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala egin dan ekitaldian, erakundeetako, enpresetako, alkarteetako ordezkariak eta beste hainbat pertsona batu dira.

Esther Apraiz Derioko alkate eta EUDELeko presidenteak udalerriaren eta Seminarioaren arteko lotura estua nabarmendu dau.

Zuhaitz eguna
Esther Apraiz Derioko alkatea

Zuhaitza Bihotzean

Zuhaitza bihotzean autorpenak banatu dira ekitaldian, eraikinari lotutako enpresa batek eta pertsona batek alkartearen eta inguruaren alde egindakoagaitik. MSI-Makinak eta osoko zerbitzuak enpresa autortu dabe.

Zuhaitz eguna
Zuhaitza bihotzean MSI enpresari
Zuhaitz eguna

Eduardo Celles Anibarrori be egin jako autorpena. Honek Celles golf-eskola sortu eban eta bertako zuzendari da. PGA golf-zirkuituko jokalari profesional izan zan 1997an erretiroa hartu eban arte eta arrasto handia itzi dau udalerriko kirol alkartean, orain dala 28 urte, lursail “paregabeak” aurkitu eta eskola sortu ebanetik.

Zuhaitz eguna
Eduardo Celles Iñaki Santamariagaz

10 aitabitxi-amabitxi barri

Partikularrek, enpresek eta erakundeek 10 zuhaitz barri landatu dabez Adiskidetasunaren basoan, hain zuzen be, honeek: APNABI Lan – Autismo Bizkaia Empleo, Enbor, Giroa – Veolia, Lagungo Fundazioa, MSI – Máquinas y Servicios Integrales, OLATIC eta The Learning Spaces. Ekitaldiari amaiera emoteko, bazkaria izan dabe eta hasi baino lehen Derioko Iparralde abesbatzaren kantuak entzun dabez.

Zuhaitz eguna
Aitabitxi-amabitxi barriak

Seminario Zentrum

Seminario Zentrum 50.000 m2 inguruko diziplina anitzeko eremua da eta 60 enpresa inguru kokatzen da bertan. Hotel-jantokia, golf- eta padel-alkarteak, artxiboak, eleizbarrutiko liburutegia, historiaren ezagutza aurreraturak zentroa (Icaro), Labayru fundazinoa, Miguel Madariaga txirrindularitzaren gela pedagogikoa, hezkuntza berezirako zentroa eta beste hainbat eremu dagoz bertan. Negozio eta zerbitzuen gune garrntzitsua da, beraz, modernitatea eta tradizinoa, aisialdia eta lana, heziketa eta dibertsinoa eta gastronomia eta kirola buztartzen ditu. Egunez egun, 3.000 lagun inguru ibiltzen da bertan.

El obispo de Bilbao, Joseba Segura, durante su intervención.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: