27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainaren lehenengo batzarra lurraldeetako ekipo ministerialakaz
14.03.2024

Gotzainaren lehenengo batzarra lurraldeetako ekipo ministerialakaz

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak hasiera emon deutse gaur ekipo ministerialakaz eta pertsona esanguratsuakaz egingo dituan batzarrei. Pastoral Barrutietako (PB) egoeraren barri jasotea eta EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren nondik norakoak ezagutzeko dira batzarrok.

Hogeta hamaika lagun batu dira gaur Getxon. VI. bikaritzan ospatzen dihardu gotzainak lurraldeetako ekipo ministerialakaz egingo dituan batzarretako lehenengoa. Martxoaren 20an, Zornotzan (IV. bikaritza) izango da eta 21ean, Gernikan (V. bikaritza).

Apirilean be izango da batzarra, hilaren 20an, Gurutzetako parrokian (I. bikariza); maiatzaren 4an, Bilbon (III-VII bikaritzak) eta ekainaren 15ean, II. bikaritzan, zehaztu bako lekuan. 

Batzarra gotzainagaz VI. bikaritza

“VI. EEEaren haritik PBetan ereiten diharduen haziak batera jarriz”

Batzarra gotzainagaz VI. bikaritza
Batzarra gotzainagaz VI. bikaritza
Batzarra gotzainagaz VI. bikaritza
Batzarra gotzainagaz VI. bikaritza