Gaur Gasteiz egin dan batzarrean, gotzainek abadeentzako gogo-jardunak bultzatzen jarraitzearen garrantzia agertu dabe. Beste alde batetik, parrokietan eta eleiz erakundeetan ardurakide dan laikotzaen egoera jorratu dabe.
Hiru hilabete barru Aita Santuak Espainiara egingo dauan bisita batera prestatzea izan da batzarreko puntu interesgarrietako bat.
Aita santuak Madril, Bartzelona eta Kanariak bisitatuko ditu
Leon XIV.a aita santuaren bisita 2026ko ekainaren 6tik 12ra izango da. Hori dala-eta, hemengo 4 eleizbarrutietako arduradunek aldian-aldian batea adostu dabe Vatikanoak, Espainiako Gobernuagaz eta Nuntziatura Apostolikoagaz batera, antolatutako ekitaldietan euskal eta nafar parte-hartzea prestatzeko eta ziurtatzeko
Bisitaldian, Leon XIV.a Madrilen, Bartzelonan eta Kanarietan izango da, azken honetan Afrikatik Europara datorren immigrazino irregularraren zoritxarraren ikur lez hartuta. Gaur-gaurkoz, ez dago itxita euskal eta nafar eleizbarrutiek bat egingo daben ekitaldien egitaraua.
Nueva reunión de los obispos y vicarios generales vascos y navarros https://t.co/o08bidOY30 a través de @DiocesisVitoria
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) March 11, 2026
Urtebete Pastoral Idazkia aurkeztu ebenetik
Iaz, gotzainek baterako Patoral Idazkia aurkeztu eben martxoan. Eleizaren eta gizarte garaikidearen arteko hartu-emonaren inguruko gogoeta sakona egiten dau idazkiak, ideia nagusia ardaztzat hartuta: lekukotasun eta eroapena ardaztzat dituan kristau agerpenaren premina. Agirian, gotzainek funtsezko gaiak lantzen dabez, esate baterako, “kristandade egoerako Eleizatik” gizarte anitzean lekukotasun esanguratsua emoten dauan alkartera igarotzea.
Iruña-Tuterako artzapezpikuak oraintsu gidatu eban heziketa-saioa Bilboko eleizbarrutiko abade eta diakonoentzat Pastoral Idazkiari buruz. Alkarren Barri aldizkarian argitaratutako alkarrizketan aurkeztu eban agiria.






