11.12.2025
Guadalupeko Andra Mariaren ospakizunak eleizbarrutiko hainbat lekutan
Bihar, abenduak 12, Guadalupeko Andra Mariaren eguna ospatuko da. Egun hau bereziki ospatzen dabe Mexikon eta Hego Amerikako beste hainbat lekutan, deitura oso herrikoia da-eta. Eleizbarrutian, Eukaristia ospatuko da Bilboko San Nikolas eleizan, 19:30etan, latinoamerikarren talde batek euren zaindariaren omenez sustatu dauan ekimenez. Eleizkizunean, Luis Alberto Loyo Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduraduna izango da buru.







