29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Harmoniuma barriro martxan, Sodupeko eleizaren 530. urteurrenean
30.05.2024

Harmoniuma barriro martxan, Sodupeko eleizaren 530. urteurrenean

Datorren zapatuz, ekainak 1, urte bitan konpontzen aritu ondoren, Sodupeko San Bizente Martiria eleizako harmoniuma entzun ahal izango da barriro be. Arratsaldeko 19:30etatik aurera, kotzertua ospatuko da eleizan, Maria Vega Perez de Arlucea piano-jotzailea eta Irma Rutkauskaite-Egiluzek zuzendutako "Camerata Bilbao" protagonista dirala. 

Zapatuko ekitaldi hau eta hilabete honeetan antolatzen diharduenak, Sodupeko eleizak bete dituan 530 urteak ospatzeko dira.

Sodupe

Udabarriko kontzertua

Joan dan zapatuz, “Udabarriko kontzertua” ospatu zan, Bleibet koralaren, Uri-Oste orfeoiaren eta Mendi ona abeslariak taldeen partaidetzagaz. Azken 17 urteetan Sodupeko Mendi ona abeslariak koralaren zuzendari izan dan Idoia Terreros Villanuevaren agur-ekitaldia izan zan.

Sodupe
Sodupe
Sodupe

El armonio, recientemente restaurado