25-06-2025 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 “Harrera eta abegia” Bizkaia isilik bilkuretan
25.06.2025

“Harrera eta abegia” Bizkaia isilik bilkuretan

Bizkaia isilik bilkura isilak deitzen dabezanek azaldutakoaren arabera, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 400 etorkin hil dira Mediterraneoan (munduko hobi komunik handiena) zeharkatzeko saiakeran. Gaur barriro batuko dira, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, bidegabekeriaz jositako hainbeste egoera agertzeko eta salatzeko. Deialdian jasoten danez, hilabete honetako bilkuran, "itxaropena erakutsi eta mundu zuzenagoaren alde jarraitu gura dogu. Gogoan izango doguz, batez be, mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu diran pertsonak eta Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzeaz ohartarazoko dogu".

Bilkura isilak ohiko lekuetan eta orduan -19:30- izango dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.

‘Bizkaia isilik’ bilkura honetan, eskaintzen dihardugun HARRERA ETA ABEGIAREN inguruko gogoeta egingo da. Antolatzaileen esanetan, “gure herriak harrerarako sistemari jenteak gainezka egiten deutso, lepo beteta dago eta zaharkituta gainera; horren arabera, etorkin eta errefuxiatuak zenbaki hutsak dira eta ez pertsonak”

Dagokien herri erakundeei atzerritarren legea indargabetzeko be eskatuko deutse: “herri-ekimen legegilea aurkeztuz herritarrek agertu dabenez, gizarte zibila Europara bizirik heltzen diranak irregulartasun administratibora kondenatzearen aurka dago eta, gizatasun eta justizia bako muga-politikaren ordez, Giza Eskubeak ezartzeko eskatzen dau”.

Uztailaren 23an izango da hurrengo ‘Bizkaia isilik’ bilkura.