30-03-2025 Domingo, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Alkarrizketarako gunea itxaropena eta bere erronken inguruan
28.03.2025

Alkarrizketarako gunea itxaropena eta bere erronken inguruan

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), CONFER batzordeak eta Loiola zentroak dei egiten dabe "Etorkizunari begira! Itxaropena eta bere erronkak" hartu-emonerako eta alkartzerako gunean parte hartzeko. Datorren astean izango da, hain zuzen be, martxoaren 31an eta apirilaren 1 eta 2an, Arrupe etxean (Aita Lojendio, 2. Bilbao).

“Itxaropenean erromes” jubileuaren eta BIlboko eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren testuinguruan, ETPI, CONFER eta Loiola zentroak egitarau interesgarria prestatu dabe. Datorren astelehenez, martxoak 31, hsiko da Fidel Aizpurua fraile kaputxinoaren berbadliagaz: “Posible ete da itxaropena gaur egun?”. 

Apirilaren 1ean, martitzenez, Elena Unzueta Caritas Bizkaia, erakundeko zuzendariak eta INEA-Casa de Ecología y Acogida: Ana Leal fundazinoko ordezkariren batek munduan itxaropenak dituan erronken inguruan jardungo dabe. 

Eguaztenez, apirilak 2, ospatuko da azken saioa, itxaropenak Eleizan dituan erronken inguruan, hiru honeek parte hartuko dabelarik: Estrella Moreno (ETPI), Amaia Modrego (Berrizko Mesedetako Misiolaria) eta Jesus Santamaria (BerriOna pastoral zentrokoa).

Hartu-emonerako foroa ETPI
Imagen: Engin Akyurt