Zornotzako musika-jaialdia zapatuz hasi zan Espliego Folk taldearen kontzertuagaz Andra Mari eleizan; domekaz, Irati Bilbaoren txanda izan zan Boroako San Pedro eleizan, Bloom bere egitasmo barriaren aurkezpenagaz.
Irailaren 12an, Aitor Huergo piano-jotzaileak jardungo dau Dudeako San Migel tenpluan. Biharamunean, Garaitondoko San Isidro ermitan jardungo dabe Musikeneko ikasleek, Euskal Herriak musikako goi ikasketak ikasten ari diran gazteen lana ezagutzera emonez.
Irailaren 19an hasiko da jaialdiaren azken zatia Bernagoitiako San Migel eleizan, Josu Gonzalez eta Marta Cararen kontzertuagaz. Azken kontzertua irailaren 20an izango da Zornotzako Andra Mari eleizan, Agrupación Musical de Cámara de Bilbao (AMCB) taldearen emonaldiagaz.
Egitaraua osorik: hemen.







