18-07-2024 Jueves, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Hasieran jarri behar dogu Adimen Artifizialaren etikaren kontua”
06.06.2024

“Hasieran jarri behar dogu Adimen Artifizialaren etikaren kontua”

Gaur ospatu da Bilboko Eleizbarrutiak sustatu dauan "Adimen Artifiziala eta etikari" buruzko bigarren eta azken ekitaldia. Atzo emon jaken hasiera "Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera sustatzeko I. Dekalogoaren" aurkezpenagaz. Hona hemen Andrea Ciucci Bizirako Pontifize Akademiako kideak gaur goizean Barrian ospatu dan ekitaldian esandako batzuk:

“Adimen Artifizialaren etorrerak ezinbesteko egiten dau etorkizunaren inguruko azterketa barri eta ausartari ekitea. Zelako mundua gura dogu eta zer egin gura dogu teknologia bikain honegaz?”

“Adimen Artifizialak munduari begiratzeko era barria dakar eta iraganaren agentzia izateko arriskua dogu, hau da, guztiok irabazitako jarreren defentsan aritzea”

Ciucci Bilbon
Andrea Ciucci

Adimen artifiziala eta giza adimena

“Adimen Artifizialaren sistemak ez dau gorputzik. Gizakiok bai. Giza pentsamenduak beti dau gorputza. Horren haritik, adimen artifizialaren eta giza adimenaren arteko erkaketak giza esperientziaren murrizketa bikotxa eskaintzeko arriskua dau, eta zuhur egon behar dogu horren aurrean, baita, eta batez be, gai honeen inguruan hitz egitean”

“Beste ezer baino lehen, gure datuak baino gehiago gara, ezin gaitue murriztu unibertso digitalean behin eta barriro izten doguzan askotariko arrastoetara, zehaztu, katalogatu eta etorkizunean irudikatu egiten gaituen arrastoetara. Makinek ez dakie dana guri buruz, ez da egia”.

Ciucci Bilbon
Ciucci eta Vicente Vide Eleizbarrutiko abadea, itzultzaile-lanetan ibili dana

“Adimen artifizialaren eta giza adimenaren arteko konparazinoa beti da etsigarria, ez da baliagarria arazoaz jabetzeko”.

“Teknikaren diktaduraren antzeko bat gertatzeko airriskua dago”.

Ciucci Bilbon

“Logika teknozientifikoak, erlejino barri bat izango balitz lez, beste ‘jakintza’ batzuk ahulduz, gorputzen jakituria ekidinez, egiaren gordetzaile bakar eta munduaren eta biziaren kulturaren eraldaketaren protagonista nagusi bihurtzeko joera dau”.

Aita Santuaren mezua

“Frantzisko Aita Santuak, Gizarte komunikazinoen Munduko azken Egunerako idatzitako mezuan, Adimen Artifizialaren inguruan jardun eban. Bihotzaz jarduten dau eta jakituria ezinbesteko dala esaten. Hau da, arlo honi buruz hitz egiteko arrazoiaren planteamendua, sakontzea eskatzen dau. Hauxe da arazoaren muina: aro teknologiko hau bizitzeko giza era. Baina Aita Santuak beste zerbait be badino: guzti hau geure menpe dagoala. Hain zuzen be, erantzun etikoa aldarrikatzen dau”..

Ciucci Bilbon
Kerman Lopez bikario nagusia, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Andrea Ciucci hizlaria. Atzean, Carlos Bargos Eleizbarrutiko idazkari nagusia.

“Adimen artifiziala eztabaidagai bihurtu danetik, etikaren susperraldi ustekabeko eta harrigarria bizi dogu”.

“Bada arrisku larria Adimen Artifizialaren etikari buruz hitz egitean: etika azkenean ipintea. Ezin dogu Adimen Artifizialaren etikaren kontua azkenean jarri, hasieran baino edo, teknikoek dinoen lez, “by desing”. Teknologia barri honeei buruz hausnartzen, eratzen eta merkaturatzen hasteaz batera, etikaz baliatu behar dogu eurotan pentsatzeko”.

Ciucci Bilbon
Javi Onaindia Eleizbarrutiko irratietak zuzendariak eta Dorleta Alberdi Komunikazinorako Eleizbarrutiko saileko zuzendariak aurkeztu dabe ekitaldia.

2016tik, Frantzisko Aita Santuak nahi eban barritzearen urtetik, Bizirako Pontifize Akademiakgogoeta konplexu eta artikulatuari ekin deutso teknologia barrien eta giza bizitzaren artek loturari buruz.

Algoretika

“”uste dot, gaur egun, algoretikaren kontua, batez be, gizarte etikaren kontua dala eta, zalantza barik, eragin antropologiko garrantzitsuak dituala, baina honeek zerikusi gitxi dabela sarritan aitatzen doguzan gizadi-osteko eszenatoki apokaliptikoakaz. Datuen batze, jabetze eta zaintza, adin txikikoen eta ahulen babesa, desbardintasunen gehitzea, norbanakoaren askatasunak murrizteko arrizkua eta prozesu demokratikoen ahultzea, berehalako arreta eta arreta serioa eskatzen daben gaietako batzuk baino ez dira”.

“Gaurko eraldaketa, mundu mailako gertakaria da, batez be berehalako hedapenagaitik”.

“Teknologia, beraz, mundu mailakoa da gauzatzen dan eretan. Daukaguzan ekipo digital gehienak mendebaldeko ikerketa-zentroetan (sarritan pribatuak) diseinatu dabez, asiar lantegietan egindakoak dira, Afrikako materialakaz, eta sarritan zuzendari nagusi indiarra daben multinazionalek merkaturatzen dabez”.

“Euskarri digitalak ez doguz ‘zerbaiten aldeko’, esate baterako ingurumenaren aldeko bitarteko lez hartu behar. Holan, Eleizan, ebanjelioa hots egiteko aukera barriak ez doguz inongo kritika barik gogo handiz hartuko edo, beste barik, ez doguz kondenatuko”.

El obispo de Bilbao, Joseba Segura, junto a Andrea Ciucci, tras la conferencia de hoy