22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Hiru abadegai abade egingo dira irailaren 15ean
24.06.2024

Hiru abadegai abade egingo dira irailaren 15ean

2024-25 kurtsoa hasteaz batera, Bilboko Eleizbarrutian hiru abade barri izango dira. Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egingo dira, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak joan dan barikuz Bilbon ospatu zan kurtso amaierako ekitaldian iragarri eban lez. Juan, Gorka eta Marco urtearen hasieran ordenatu ziran diakono eta irailaren 15ean egingo dira abade Santiago katedralean, 19:00etan.

Joan dan barikuz, Eleizbarrutiko Seminarioak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban Zabalbiden dauan egoitzan. 2023-24 kurtsoaren ebaluazinoa eta laburpena egin ondoren, datorren kurtsorako aurreikuspena aurkeztu eben. On Joseba Segura gotzaina buru zala Santa Monika komentuan Eukaristia ospatu ondoren, kopau bat hartu eben Eleizbarrutiko Seminarioan, ekitaldiari amaiera emonez. 

Kurtsoaren hasiera Seminarioan
Gotzaina, erdian, Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikario eta Seminarioko hezitzailea eta Ignacio Fernandez errektorea.

Ignacio Fernandez errektoreak erakundearen ekonomia-balantzea aurkezteaz gainera, Seminarioko aldiak (ikasle aroa, eratzailea eta bokazino sintesia) azaldu ebazan. Amaitzear dan kurtsoan zehar egindako jardueren errepasoa egiteaz gainera, 2024-25 kurtsorako aurreikusitako batzuk aitatu ebazan. Irailen 15ean ordenazinoak izango dira eta hil berean Seminarioko taldea erromes joango da Manresara. ‘Goazen!’ Eleizbarrutiko pastoral ekiturtearen hasieraren bezperan, hilaren 17an, Seminarioan kurtsoaren hasiera ofiziala ospatuko da. Hilaren lehenengo eguenez ‘ate irekiak’ jardunaldia egiten jarraituko dabe eta bokazino-ibilbideari ekingo deutse. Aurrerago eongo dogu honen barri. 

Kurtsoaren hasiera Seminarioan
Gaizka Egaña eta Patxo Ateca abadegaiak.

Alkarte-eskola

Gotzainak homilian esan ebanez, Jainkoa bihotzaren erdian jarri behar dogu, “lekua eta denpora emonez. Ha entzuten ikasi behar dogu, bere borondatea bereizteko”. Bere esanetan, senide alkartasuna sendotu egin behar dogu, “‘ni’ dalakoari indarra kenduz eta Aitagureko ‘gu’ dalakoa indartuz”.

Kurtsoaren hasiera Seminarioan

On Joseba Segura gotzainak azaldu ebanez, Seminarioa, alkarte-eskola da, “hedaduraz (askotariko kultura eta historiatan sustraituta) eta tradizinoz (metatutako jakinduria) handi dan herri bateko kide sentitzea da”

Beste une baten esan ebanez, “Jainkoa euren bihotzean jarten ikasi eta alkartean bat eginda bide egiten diharduenak Kristorengan bizitzen hasten dira. Berarengan bizitzeaz gainera, euren maitasunean islatzen hasten dira eta holan hasten da bigarren aginduaren zehazpena: maitatu lagun hurkoa zeure burua lez”.

              “Jaunari bihotzaren erdian hazten itzi eta gainerako guztia kanpoaldera bialdu. Jainkoa, bere alkartea eta bere egitasmoa, gauza guztien gainetik jarri. Mundua Kristok maitatu eban lez eta Aitak maite dauan lez maitatu”.
(Joseba Segura, Bilboko gotzaina)

Kurtsoaren hasiera Seminarioan
Kurtsoaren hasiera Seminarioan
El 15 de septiembre tendrá lugar la ordenación presbiteral de Marco, Gorka y Juan.