Euskeraren Nazinoarteko Egun honetan aurkeztu da ibilbide luzea daben hiru abadeon arteko solasaldiaren bideoa. San Bizente abade-etxean grabatu zan.
Eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, Ander Manterola Labayru Institutuaren fundatzaile eta antropologoak, Benito Ansola Lekeitioko parroko ohi eta Euskal Zinema Bileraren sortzaileak eta Jose Felix Zamakona Labayru institutuan irakasle izandakoak barriketan jardun eben hainbat alderdiri buruz. Eleiz probintziari, gizarte sinisteduna sekular bihurtzeari, Eleizan erabilten dan euskerari… buruzko ikuspuntua eskaini eben.
Solasaldia osorik argitaratu da Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alean.
Juanito Gallastegi, Ohorezko Euskaltzain
Joan dan barikuz, maiatzean izendatu ebezan Euskaltzain barriei diplomak banatu eutsiezan, besteak beste, Juanito Gallastegi abadeari.